• Aurreko hiru ikasturtetan bezala, 2010-2011n ere, 4. mailarako irakasleak prestatzeko gaikuntza-ikastaroa eskainiko du HABEk, irakasleei gaikuntza bikoitza —hizkuntza-gaitasuna eta gaitasun didaktikoa— eskuratzeko aukera emanez. Hemezortzi irakaslek parte hartu ahal izango dute on line eta aurrez aurre emango den ikastaroan. Gainditzen dutenei 200 orduko jarduera aitortuko die agiriak.
  • Ez dira nolanahikoak informazio eta komunikaziorako teknologiek hizkuntzen irakaskuntzarako eskaintzen dizkiguten aukerak. Mintegi honek blogak egiten ikasteko parada ematen du; eta, betiere didaktikaren ikuspegitik, baita euskararen irakaskuntzan baliatzeko moduak lantzekoa ere.

  • Aurtengo ikasturte 2009-2010ean ere, 4. mailarako irakasleak prestatzeko gaikuntza-ikastaroa eskainiko du HABEk, aurreko bi ikasturteetan bezala, irakasleei gaikuntza bikoitza —hizkuntza-gaitasuna eta gaitasun didaktikoa— eskuratzeko aukera emanez. On line eta aurrez aurre emango da ikastaroa. Gainditzen dutenei 200 orduko jarduera aitortuko die agiriak. Aurten, hemezortzi irakaslek parte hartu ahal izango dute.


  • Tailer honetan gai hauei erantzuten saiatuko gara: Zer da entzumena? Zer da entzule trebea izatea? Zein funtzio du entzumenak hizkuntzaren ikaskuntzan? Nola kendu bildurra entzuketa saioei bigarren hizkuntzen ikaskuntzan? Zein helburu didaktiko planteatu behar ditugu? Zer da prozesuzko ikusmoldea eta zein ereduren alde jo behar dugu? Zein ulertze-tresnak erabil ditzakegu ikasgelan? Eta zein jarduera plantea ditzakegu?

  • Euskara ikastaro batean IKTak euskarri gisa erabiltzea ez da, besterik gabe, weborri batean edukiak argitaratzea; behar-beharrezkoa da estrategiak erabiltzea, bai hezkuntza diseinuaren aldetik, bai informazio- eta komunikazio-teknologien erabileraren aldetik. Elementu kurrikularrak antolatu behar dira; eta horretarako, edukiak egituratu, jarduerak diseinatu, sarean dauden komunikazio-tresnak erabili eta softwarearen aplikazio desberdinak konbinatu behar ditugu. Horrela lortuko dugu aurrez aurreko “metodoa” eraldatzea eta ikaslearen partaidetza aktiboa sustatzea, ikasleen trebetasunak garatzeko eta ikaskuntza esanguratsua errazteko ikaskuntza inguruneak sortuz.

    MOODLE, objektuetara bideratutako ikaskuntza-ingurune dinamiko eta modularrak eskaintzen dizkigun hainbat baliabide landuko dira ikastaro honetan (foroa, wikia, txata, inkesta, glosategia, barne-mezularitza eta zeregina), ikuspegi didaktikotik beti ere (eredua ikusi, aztertu eta beste bat sortu; irakaslearen jokamoldea aztertu). Gainera, ingurunea erakargarriago egiteko hainbat aukera aztertuko dira.

    IRAKASLEA: Mari Jose Lasheras (HABE)